Talaimendi

價格:免費

檔案大小:359.7 MB

版本需求:需要 iOS 8.0 或以上版本。與 iPhone、iPad 及 iPod touch 相容。

支援語言:英語

Talaimendi(圖1)-速報App

Euskadiko mendiei buruzko aplikazioa da Talaimendi, eta lau atal ditu:

Talaimendi(圖2)-速報App

360 graduko bistak: bisitatu zure mugikorretik Euskadiko 4 mendi ezagun: Gorbeia, Aizkorri, Txindoki eta Anboto. GoogleCardboard erako betaurrekoekin, mendi horien hainbat irudi ikusteko aukera izango duzu, han bertan izango bazina bezala.

Talaimendi(圖3)-速報App

Jokoa: ezagutzen dituzu Euskadiko mendiak? Joko honi esker, zenbateraino ezagutzen dituzun jakingo duzu, eta gure inguruko gailurrak ikasiko dituzu. Zure puntuazioa gainerako jokalariekin alderatu eta ea irabazten duzun.

Talaimendi(圖4)-速報App

Informazioa: atal honetan Gorbeia, Aizkorri, Txindoki eta Anbotora igotzeko bide nagusiak aurkituko dituzu. Mapan zein tokitan zauden ere ikusi ahal izango duzu, orientatzeko eta jarraitu beharreko bidea aurkitzeko, Internet estalduraren beharrik gabe. Eta azkenik, Parke Naturalei buruzko informazio laburtua izango duzu, non mendi hauek aurkituko dituzun: Gorbeiako Parke Naturala, Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala, Aralarko Parke Naturala eta Urkiolako Parke Naturala.

Talaimendi(圖5)-速報App

AR: errealitate areagotuari deritzo. Ikusten ari garen informazioa handitzeko aukera ematen duen teknologia da: zure mugikorrarekin helbideren bat seinalatuz gero, inguruko mendiak ikusi ahal izango dituzu pantailan.

支援平台:iPhone