速報APP / 財經 / KutxabankPay

KutxabankPay

價格:免費

更新日期:2019-07-26

檔案大小:12M

目前版本:2.4.4.4

版本需求:Android 4.4 以上版本

官方網站:http://www.kutxabank.es/kutxabankpay

Email:info@kutxabank.es

聯絡地址:隱私權政策

KutxabankPay(圖1)-速報App

KutxabankPay

Saltokietako erosketak ordaintzeko, Bizum bidez beste pertsona batzuei dirua bidali edo eskatzeko, GKEei dohaintzak egiteko, Interneten modu seguruan erosteko edo zure txartelak konfiguratzeko zure sakelakoa erabili nahi baduzu, jaitsi doako app hau, Online Bankako zure pasahitzak erabilita.

• Nola ordaindu zure mugikorrarekin saltokietan.

Android mugikorra (4.4 bertsioa edo goragokoa) behar duzu, NFC aukera aktibatuta. Instalatu mugikorrean app-a eta karguak egingo diren txartela aukeratu. Ordaindu nahi duzunean, hurbildu mugikorra saltokiko TPVra, sartu PINa, eskatzen badizu, eta kito. Ez duzu estaldurarik eduki behar, ezta app-a ireki ere; soilik zure mugikorra desblokeatu behar duzu, normalean egiten duzun moduan. Hori bera egin beharko duzu mugikorrarekin gure contactless kutxazainetan dirua ateratzeko.

KutxabankPay(圖2)-速報App

• Nola bidali eta eskatu dirua Bizum zerbitzuaren bitartez.

Doako zerbitzu honen bitartez, erregistratutako edozein pertsonari dirua bidali edo eskatu ahal izango diozu mugikorreko agendako kontaktu bat edo batzuk aukeratuta edo zuzenean haren telefono-zenbakia idatzita. Gainera, GKE-ei eta proiektu solidarioei dohaintzak ere egin ahal izango dizkiezu. Dirua unean bertan bidaltzeko sistema erraza eta segurua da.

• Nola erosi Interneten Bizumekin edo txartel birtual batekin.

Online eginiko erosketetan Bizum erabiltzeko Bizumeko kodea aktibatu behar duzu app-etik. Txartel baten PINaren antzera funtzionatzen du, eta ordainketa modu gisa Bizum botoia eskaintzen duten denda guztietan erabili ahalko duzu.

KutxabankPay(圖3)-速報App

Nahiago baduzu, modurik seguruenean egin ditzakezu zure online erosketak, txartel birtual bat sortuta.

• Nola konfiguratu zure txartelak?

Nahi duzunean, txartel bat itzali edo berriz pitz dezakezu, edo behin betiko blokeatu, baldin eta galdu baduzu edo lapurreta egin badizute, edo baita saltokietako, Interneteko zein kutxazainetako erabilerarako mugak finkatu ere.

KutxabankPay. Ordaindu dena mugikorrarekin.

KutxabankPay(圖4)-速報App

keywords: Kutxabank, Pay, Bizum, pago, pagos, inmediato, móvil, envío, solicitud, dinero, comercios, transferencia, traspaso, tarjeta, virtual, cartera, digital, iupay, banca

KutxabankPay(圖5)-速報App