價格:免費
更新日期:2017-06-12
檔案大小:12M
目前版本:1.0.9
版本需求:Android 4.0.3 以上版本
官方網站:http://www.ikastola.eus
Email:ehi@ikastola.net
聯絡地址:Errotazar bidea 124. donostia. Gipuzkoa. 20018
Aplikazio honetan Euskal Herriko lau dantza ezagutzeko aukera izango duzu, Euskal Curriculumaren berariazko edukien artean ditugunak, lauak, hain zuzen ere:
Zapatain-dantza, Esku-dantza, Xan Petrike eta Zazpi Jauziak. Xan Petrikek beste bi izen ditu: Bizkar-dantza eta Yan Petite qui danse.
Zapatain-dantza, Esku-dantza eta Xan Petrike irri-dantzak edo joko-dantzak dira. Joko-dantza esaten zaie dantza eta jokoa uztartzen dituztelako: dantza-pauso batzuek osatzen dute dantza, eta mugimendu jakin batzuek osatzen dute jokoa.
Egitura erritmiko sinpleak dituzte, eta horregatik, beharbada, dantzatzen dituzte umeek gaur egun. Baina sasoi batean, herriko gazteek egiten zituzten, denbora pasatzeko. Euskal Herri osoan daude hedatuta, baina Nafarroan eta Iparraldean, bereziki Luzaide eta inguruko herrietan, iraun dute bizirik gehienbat.
Bestalde, Euskal Herrian bizirik iraun duten dantzarik garrantzitsuenetarikoak Jauziak dira (Muxikoak, Lapurtar-Motxak, Hegi, Moneindarrak…) eta euren artean Zazpi Jauziak da ezagunenetarikoa. Ardatza zirkuluaren erdigunea izanik, dantzariek erdigune horren inguruan egiten dute dantzan, elkarri heldu gabe. Hainbat pauso egin behar dira ordena jakin bati jarraituta, eta pauso horietako bakoitzak izen bat dauka; taldean ari den dantzarietako batek izendatzen ditu pausoen izenak, egiten diren heinean.
Ez izan lotsarik eta hasi dantzan!
Lantaldea:
Egilea: Ikastolen Elkartea
Edukiaren garapena: Nerea Arregi Urriolabeitia
Aplikazioaren garapena: Josu Igoa Errandonea
Aplikazioaren diseinua: Mikel Harreguy Albisu
Animazioa eta errealizazioa: Mikel Louvelli Nieves
Dantza-aholkularitza: Itxas-Argia dantza taldea (Getxo)
Aholkulari teknikoa: Nagore Iturbe (Abusu Ikastola)
Aholkulari teknikoa: Jon Gaminde (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
Hizkuntza aholkularitza: Asier Irizar Mezo
Musikaria: Aitor Furundarena